Amurizaren omenez egindako kantaldia Bertsoan

2016/06/20
"Amuriza, Izarren Saldagina"ren baitan asteburuan hainbat ekitaldi egin dira; horietako bat, ostiralean Durangoko Plateruenan eskainitako kantaldia, ikusgai izango da Bertsoan.

Ekainaren 16an hasita eta igandera arte, Xabier Amurizari omen egiteko hainbat ekintza egin dira Durangaldeko Bertso Eskolaren eskutik Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Berrizen. Ostiralean, kantaldia egin zen Durangoko Plateruenan eta han izan zen Bertsoa ere. Emaidazu freskura kantaldian hartu zuten parte besteak beste, Mursegok, Anje Duhaldek eta Maialen Lujanbiok.

Europa bat-batean uztaileko topaketari ere jarriko dio arreta sareko plazak eta laster hasiko diren Bertso Udalekuek ere izango dute tartea.

Bertsoei dagokionez, Bilbon izandako Kafkaren Aulkia emanaldikoak jada entzungai dira eta astea amaitzeko, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, 2003ko kantu inprobisatuaren topaketan bildutako adierazpideen lagina entzungai jarriko du sareko plazak.

Bertsoan jada entzungai dira Bilbon izandako "Kafkaren Aulkia" emanaldikoak.