Amaitu da Bertso Udalekuetan izena emateko epea

2018/04/16
Apirilaren 20a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman dutenei, beren izen-ematearen egoeraren berri emateko.

Martxoaren 12tik hasi eta pasa den ostiralera arte Bertso Udalekuetan izena emateko aukera izan dute uda bertsolaritzaz gozatuz eta aisialdiko ekintzak eginez pasa nahi duten gazteek. Lehentasuna izan dute bertso eskolako gazteek eta gurasoetako bat gutxienez Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eta gero zabaldu da izen-ematea denontzat; Orio, Irañeta, Muxika, Idauze-Mendi eta Zuhatza izan dituzte aukeran.

Behin izen-emate guztiak jasota, txandak antolatu eta apirilaren 20a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman dutenei.

Zuhatzaz gain, Orio, Irañeta, Muxika eta Idauze-Mendiko egonaldiak aukeran.