Alegiako eta Markina-Xemeingo aleak, Bertsoan

2017/07/17
ALBE Algortako bertso-eskolak Algortan bertan antolatutako "Balkoitik balkoira" emanaldia ere ikusgai eta entzungai izango da sareko plazan.

Udako agenda besapean hartu eta plazaz plaza dabil Bertsoa saioek ematen dutena bilduz. Aste honetan, Alegiako eta Markina-Xemeingo saioetan botatako aleak argitaratuko ditu sareko plazak.

Bestalde, ALBE Algortako bertso-eskolak Algortan antolatutako Balkoitik balkoira emanaldiko irudiak ere argitaratuko ditu astearen erdian. Eta ostiralarekin batera, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin, Bertsolari Txapelketa Nagusiko kutxa ireki eta duela zenbait urte osatutako bertsoaldia berreskuratuko du: oraingoan, 1997ko txapelketa hartuko da aintzat eta Unai Iturriaga eta Mikel Mendizabal izango dira protagonista.

Albisteak, agenda, bertsoaldiak... denetarik topatuko duzu gainera, eta erraz aurkitzeko moduan, Bertsoaren atari berrituan.

Irailera bitarte, Txapelketa Nagusiko bertsoaldiak berreskuratuko ditu Bertsoak.