Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean

2020/06/04
Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Urte hasieran eskainitako Hitzetik Hortzeran eskola gehiago ezagutzeko aukera izan genuen; igandean berreskuratuko dugu saio hori, 15:00etan, ETB1en.

Bosgarren ikasturtea izan du aurtengoa Ahalduntze Bertso Eskolak. Bat-batean trebatu nahi duten bertsolari eta gai-jartzaile emakumeei zuzendutako bertso-eskola da; hilean behin elkartzen da taldea, eta horietako hitzordu batera agertu zen Hitzetik Hortzera, urtearen hasieran. Programa hori berreskuratuko dugu igandean. 

Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartzen duten lau lagunekin elkartuko gara, eta beraiek kontatuko dizkigute eskolan bizitakoak eta ikasitakoak: Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirre, Ainhoa Aranburu gai-jartzailea eta Amaia Iturriotz eta Maider Arregi bertsolariak. 

Orduko jaialdi zenbaiteko bertsoaldiak ere izango dira tartean. 

Igandean, 15:00etan, ETB1en.