Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

70 haur inguru Iparraldeko bertsu-eskolen topaketetan

2013/05/02
Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoako bertsu eskola ezberdinetako haurrak bildu ziren bi egunez, apirilaren 29 eta 30ean, Baigorriko Oronozia Etxartean. Bertsoaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea ziren Topaketen helburuak. Lehen egunean jolasak, tailerrak eta Oscar Estangaren bisita ukan zituzten. Bigarren egunean, goiza Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasekin iragan zuten eta arratsaldean Bertsulari Gazteen Xapelgoko bi kanporaketak iragan ziren.

Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa:

Apirilaren 30ean iragan ziren Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoko kanporaketak. 12 bertsolarik parte hartu zuten 6na bertsolariko bi saiotan.

Lehen saioan:

- Jon Irazabal
- Maddi Sarasua
- Ortzi Murua
- Nahia Sasco
- Itxaro Dunate
- Kerman Diaz

Bigarren saioan:

- Aitor Servier
- Ellande Dunate
- Ibai Capot
- Lur Renteria
- Ttele Iriart
- Leire Lascaray

Azkenean 6 pasatu ziren Ekainaren 1ean Aiherran iraganen den Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera:

- Nahia Sasco
- Kerman Diz
- Maddi Sarasua
- Ortzi Murua
- Aitor Servier
- Lur Renteria