Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kerman Diaz

Urruñarra da eta 17 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu-eskolan hasi zen 8 urterekin. Hendaiako bertsu-eskolatik igaro ondotik, Baionako bertso eskolan ibili da eta gaur egun ALBE Algortako bertso eskolan dabil. Eskolarteko xapelketan hainbat aldiz parte-hartu eta sari batzuk jaso ditu. Aurtengo XILABA xapelketa, aurrenekoa izanen du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donibane Lohizune

Miren Artetxe, Kerman Diaz 8ko nagusia

Kerman, Mirenen amatxi/aitatxiren etxean zira, haren ezkontzako 50 urteak ospatzeko. Kerman orain urtebete ezkondu zinen eta dibortziatzen ari zira. Elkarren ondoan jarriak zaizte mahainean. Kerman hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Nahia Sasco, Kerman Diaz 8ko txikia

Nahia eta Kerman, adixkideak zaizte bidaian. Bidaiako 10garren eguna da, eta Nahia ohartu zira Kermanek lehen egunetik den-dena Facebooken partekatzen duela. Nahia hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Kerman Diaz Puntuari erantzunak eta hitza

Diruak agintzen du egunerokoan.
Zenbat ukaiten duzu zure sakeletan?
Hitza: Zurrumurrua

Kerman Diaz, Ramuntxo Christy Kopla handia

Ramuntxo, Kerman zergetako inspektoreak hitz ordua eman dautzu : bulegoan sartu zira eta ikusi duzu sekulako karpeta duela zure izenarekin. Ramuntxo hasita, 4-na kopla, kopla haundian.