Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Amets Arzallus

1983. urtean jaio zen Hendaian. Kazetaria  da. Hendaiako bertsu-eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, erakasle gero. Hiru aldiz finalista izan da Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta 2013. urtean lortu zuen Euskal Herriko xapelduna izatea.XILABA xapelketan hiru aldiz xapelduna izan da, 2008, 2010, eta 2012. urtean. Aurtengoa XILABA xapelketan, laugarren partehartzea izanen du 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donibane Lohizune

Egoitz Zelaia, Amets Arzallus 8ko nagusia

Egoitz, agentzia inmobiliario batean lan egiten duzu. Amets heldu zaizu bere etxea saltzera. Baldintzak finkatzen ari zaizte. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Ramuntxo Christy, Amets Arzallus 8ko txikia

Ramuntxo, Ametsek erran dizu aspaldidanik bisioneak badituela etorkizunari buruz. Zuk egundaino ez duzu batere sinetsi. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Amets Arzallus Puntuari erantzunak eta hitza

Neska eta mutilak oraindik desberdin?
Eskubide berdinak baldin bagenitu.
Hitza: Erridaua

Miren Artetxe, Amets Arzallus Kopla handia

Zuk Amets duela 20 urte ideki zenuen Donibaneko lehen arno denda,Miren aste huntan ideki duzu karrikako 10garrena Ametsenaren parean. Miren hasita, 4-na kopla, kopla haundian.

Izturitze

Nahia Sasco, Amets Arzallus 8ko nagusia

Nahia eta Amets haurzaroan partekatzen zinuten logela husten ari zirezte. Nahia hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Amets Arzallus, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Ioga irakaslea zira Amets. Ramuntxo kexu gorrian jin zauzu, zure kurtsoetan hasi denetik bizkarreko minak dituela erranez. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Amets Arzallus Bakarka, gaia emanda

Amets harakina zira; bezero batek xakurrarentzat hezurrak galdegin dizkizu. Badakizu ez duela xakurrik.

Amets Arzallus, Maddalen Arzallus Kartzela

Homosapiensak zirezte Maddalen eta Amets. Amets, Maddalenek harpearen apainketa hobetzea proposatu dizu. Maddalen hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Aiziritze

Maddi Sarasua, Amets Arzallus 8ko nagusia

Maddi eta Amets erizainak zirezte. Eri batek bizitzari bukaera duina emaiten laguntzea galdegin dizue. Maddi hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Amets Arzallus, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Bi haurren gurasoak zirezte Amets eta Maddalen, etxeko hotzgailuaren gainean kolatua den egutegiari so. Negoziaketak hasten dituzue. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Nahia Sasco, Amets Arzallus 10eko txikia

Nahia eta Amets elgarrekin bizitzen hasi berriak zirezte. Nahia, Ametsek telebistarik gabe bizi nahi duela erran dizu. Nahia hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Amets Arzallus Kartzela

Amets huna zure puntuak:
Ikastolan ikasle ona ote zinen.
Gogoan al daukazu lehen nota txarra.
Hau duzu bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia: Azkenean fini duzu eguna Amets; kanapean etzana zira, goxoan. Zure momentua da.

Baiona

Sustrai Colina, Amets Arzallus 8ko nagusia

Sustrai eta Amets: Zuen herrian ibilki zirezte, Lehen Mundu Gerlako hilen monumentuaren parean gelditu zirezte. Sustrai hasita, 3na bertsu 8ko haundian.

Amets Arzallus, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Joaldunak zirezte. Amets hasi berria zira eta Maddalenek erran dizu zure lehen ateraldia korrikako kilometroa izanen dela, Oxkaxeko patarrean. Amets hasita, hiruna bertsu zortziko ttipian.

Amets Arzallus Puntuari erantzunak

Seaskak eginen du lizeo berria.
Sagarrondo batekin lagun dezakegu.
Loratzen ote doa euskararen lurra?

Amets Arzallus, Xumai Murua 10eko txikia

Xumai eta Amets: Anai arrebak zirezte, bestan. Xumai anaia eta Amets arreba. Oraintxet Xumain lagun batek ipurdia hunki dako Ametseri. Xumai hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Amets Arzallus Kartzela

Huna Amets 3 bertsu doinu eta neurri librean kantatzeko gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.

Sustrai Colina, Amets Arzallus Sei puntuko motza

Amets eta Sustrai, adineko pertsonak zirezte igerilekuan, zuen tatuageri begira. 3na bertsu 6ko motzean, Amets hasita.

Sustrai Colina, Amets Arzallus 8ko txikia

Sustrai Hillary Clinton zira, eta Amets, Donald Trump. Hauteskundeetako emaitzak atera berri dira eta ohi den bezala, Clinton, Trump telefonoz deitu duzu. 3na bertsu 8ko ttipian, Colina Hillary hasita.

Amets Arzallus Kartzela

Huna Amets 3 bertsu nahi duzun doinu ta neurrian osatzeko gaia: Amildegia senditu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu.

 

Twitter ikonoa fb email