Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Sintonia

Xutik taldeak egina da Xilaba xapelketaren sintonia.

Xutik taldea

Mizel, eta Pier aparte, taldeko kide guziak ikastolara joan dira, baina erran gabe doa denek euskara maite eta baliatzen dutela. Horri esker kantuak euskaraz kantatzen dituzte. Xutiken 8 kide kondatzen ahal dira eta bakoitzak bere tokia du talde horretan. Haientzat hain garrantzitsua da denak elgarrekin jotzea non, bat eskas delarik beste izen baten hartzea hautatzen duten.

Eta horra gazte horien izenak: 
Peio Iciaga, ahotsa, Ezpeletakoa
Amaiur Koxkarat, baxua eta koroak, Miarritzekoa
Ortzi Hegoas, bateria eta ahotsa, Miarritzekoa
Mizel Zamora, tronpeta eta eskusoinua, Senperekoa
Patxi Bidart, saxoa, eta gaita, Baigorrikoa
Pier Balacey, gitarra eta koroak, Luhusoakoa
Piñaz, zuzeneko soinu teknikaria eta Mikel Bero, zuzeneko argi teknikaria.

Musika estiloa denen artean egiten da eta nola ainitz diren pilaka estilo badituzte, baina nagusienak dira: rock, reggae, ska,  punk, eta disco.

Xutik taldea