Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Hiru sailkapen fasetan banatuko da XILABA Xapelketa: kanporaketak, final erdiak eta finala.

Kanporaketak

Lau(4) kanporaketa saio eginen dira.
Zozketa bat eginen da kanporaketetan parte hartuko duten hogeita lau (24) bertsulariekin, bakoitzak zein kanporaketan kantatuko duen finkatzeko. Gisa horretan taldeak osatuta geldituko dira. Bertsulariren batek zozketa egunean egoterik ez badu, zozketa eginen den mementoan antolakuntza batzordeko kide batek ordezkatuko du. Orotara hemezortzi (18) bertsulari sailkatuko da ondoko fasera. Saio bakoitzeko lehen sailkatua zuzenean ondoko fasean sartuko da, besteak puntuaketa gorenaren arabera.
Lehen kanporaketa saioa, Irailaren 18an Makeako "Herriko gelan" izanen da. Bigarrena, Irailaren 25ean Muskildiko "Posonpesenea" gelan. Hirugarrena, Urriaren 2an Hiriburuko "La Perle" gelan. Laugarren eta azkena, Urriaren 9an Gabadiko "Herriko gelan".

Final erdietako saioak

Hiru (3) final erdietako saio eginen dira. 

Final erdietan kanporaketetan sailkatuko diren hemezortzi (18) bertsulari arituko dira. Orotara sei (6) bertsulari sailkatuko da finalerako. Final erdietako saio bakoitzeko lehen sailkatua zuzenean finalean sartuko da, besteak puntuaketa gorenaren arabera.
Final erdietako saioak Urriaren 16an Mauleko "Maule Baitha" gelan, Urriaren 23an Bardozeko "Ezker paretan" eta Urriaren 30ean Izpurako "Herriko gelan" iraganen dira.

Finala

Final aitzineko fasetik sailkatuko diren sei (6) bertsulariekin jokatuko da finala. Sei (6) bertsulariekin emanen zaio hasiera jardunari. Puntu gehien metatu duten bi bertsulariek buruz burukoa jokatu ondoren, final osoko baturak erabakiko du nor den xapelduna. Donibane Lohizuneko "Jai Alai" ezker paretean, azaroaren 13an iraganen da.

 

Covid-19ak eragindako egoeran, bertsulari bakoitzak kontuan hartu beharko du, dagokion fasea bukatu arte ez duela ondoko faserako sailkapen ziurrik eskuratuko. Izan ere, XILABA erdibidean bertan behera geldituko balitz, baliteke fase osoa berriz ere jokatu behar izatea.