Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Irailaren 12an aurkeztuko da 2016ko V. XILABA bertsulari xapelketa

2016/09/09
Heldu den astelehenean, irailaren 12 Senpereko Amotze auzoan dagoen LARRALDEA baserrian, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre herrialdeetan jokatuko den 2016ko XILABA Bertsulari Xapelketa aurkeztuko da.

Arratsaldeko 3etan izanen da aurkezpena, eta han emanen dira :

- Aurtengo mezuaren, webegunearen eta sintoniaren aurkezpena

- Xapelketaren aurkezpena (kanporaketak, finalerdiak eta finala)

 

Prentsaurreko horretan izanen dira:

JOANA ITZAINA – Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari anderea
MARIKARMEN ALBIZU-Bertsularien Lagunak elkarteko eragile anderea

Aurkezpenean berean banatuko dira xapelketa segitzeko akreditazioak, eta baita informazio orri bat ere.

 

Prentsaurrekoa: 2016ko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenbarreko V. Bertsulari xapelketa

Eguna: Irailaren 12a, astelehena

Orena: 15h00.

Lekua: Larraldea baserria (Senpere, Amotze auzoa)