Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Amets Arzallus nagusitu da Donibane Lohizuneko saioan

2016/09/25
Xilaba Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa jokatu da Donibane Lohizunen. Miren Artetxek eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 140 bertsuzalek bete dute Donibane Lohizuneko Ravel aretoa. Datorren larunbatean Muskildin iraganen da bigarren saioa.

Amets Arzallus nagusitu da Xilabako Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketan. Saioa, Donibane Lohizuneko Ravel aretoan jokatu da. Datorren larunbatean Muskildin iraganen den saioaren ondoren jakingo da nortzuk pasatzen diren finalaurrekoetara, eta ze saiotan kantatuko dun bakoitzak. Miren Artetxek eta Ramuntxo Christyk lortu dute bigarren eta hirugarren postua saio huntan.

 

BERTSULARIA PUNTUAZIOA
Amets Arzallus 399.5
Miren Artetxe 363
Ramuntxo Christy 331,5
Nahia Sasco 327
Egoitz Zelaia 320,5
Kerman Díaz 301

140 bertsuzale elkartu dira Donibane Lohizuneko Ravel aretoan eta gogoz xalotu dute sei bertsularien jarduna.

Xilabako Bertsulari  Xapelketaren bigarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Muskildiko Posonpesenean. Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate, eta Xumai Murua bertsulariekin.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.