Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Amets Arzallus txapeldun

Amets Arzallus txapeldun

2021/11/13

1.200 lagun inguru bildu dira larunbat hontan Donibane Lohizuneko Jai Alain. Entzule eta ikusle asko izan dira ere irratiz, telebistaz zoin internetez saioa segitu izan dutenak. Amets Arzallusek jantzi du aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari txapelketako txapela, buruz burukoan Miren Artetxerekin aritu ondoren. Ondotik sailkapenean gelditu dira hurrenez hurren Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena. 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu diren bertsulariak, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia dira. Jadanik sailkatuta daude, Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria.

Amets Arzallus txapeldun - Gehiago irakurri

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria

2021/11/12

[EGUNERAKETA] Arazo teknikoak izan dira, eta ondorioz, sarrerak erosteko webgunea etenda egon da goizean zehar. Konpondu dira arazo teknikoak eta sarrerak eskuragarri daude jada.

Martxan da berriro Bertsosarrerak.eus ataria - Gehiago irakurri

Makean abiatutako XILABA, datorren larunbatean Donibane Lohizuneko helmugara iritsiko da

Makean abiatutako XILABA, datorren larunbatean Donibane Lohizuneko helmugara iritsiko da

2021/11/11

2021eko XILABA Bertsulari Txapelketa larunbatean amaituko da, Kanpos Berri Jai Alain jokatuko den finalarekin. Bertan, Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Patxi Iriart bertsulariak neurtuko dira. Aurten, Andoni Iturriozek jantziko dio txapela txapeldun berriari. Saioa 17:00etan hasiko da.

Makean abiatutako XILABA, datorren larunbatean Donibane Lohizuneko helmugara iritsiko da - Gehiago irakurri

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako finala aurkeztu da Donibane Lohizunen

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako finala aurkeztu da Donibane Lohizunen

2021/11/08

Gaur eguerdian aurkeztu da prentsaurreko bitartez Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko VI. Bertsulari Txapelketako finala. Prentsaurreko horretan izan dira: Ortzi Idoate Bertsularien Lagunak elkarteko Sustapen eragilea eta antolakuntza arduraduna, eta sei bertsulari finalistetako bost: Amets Arzallus, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena eta Patxi Iriart. Miren Artetxe ere ariko da larunbateko finalean.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako finala aurkeztu da Donibane Lohizunen - Gehiago irakurri

Andoni Iturriozek jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

Andoni Iturriozek jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

2021/11/03

Heldu den astelehenean, azaroaren 08 Donibane Lohizuneko Herriko Etxean, XILABA 2021eko Bertsulari Txapelketaren FINALA aurkeztuko da. Bertan, besteak beste, edizio huntako irabazleari txapela jantziko diona, Andoni Iturrioz izanen dela agertuko da. Horrela urte luzetan borondatez emandako laguntza isila aitortu eta eskertu nahi dio Bertsularien Lagunak Elkarteak.

Andoni Iturriozek jantziko dio txapela aurtengo irabazleari - Gehiago irakurri

Izpuran argitu da nortzuk kantatuko duten azaroaren 13an Jai Alaiko finalean

Izpuran argitu da nortzuk kantatuko duten azaroaren 13an Jai Alaiko finalean

2021/10/31

Odei Barroso Gomilak irabazi du Izpurako Faustin Bentaberri gelan jokatu den XILABA Bertsulari Txapelketako azken final aitzinekoan. Haren atzetik sailkatu dira Patxi Iriart Hiribarren, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Gillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet. Hiru final aitzinekoetan bertsulari bakoitzak ateratako puntuak batu ondoren erabakita gelditu da zein seikotek kantatuko duen azaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alaien ospatuko den finalean.

Izpuran argitu da nortzuk kantatuko duten azaroaren 13an Jai Alaiko finalean - Gehiago irakurri

Izpuran jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken Final Aitzinekoa

Izpuran jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken Final Aitzinekoa

2021/10/27

Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren Final Aitzinekoa, eta Finala nola osatua izanen den erabakita geldituko da. Izpurako Faustin Bentaberri aretoan ospatuko da arratsaldeko 17:00etan.

Izpuran jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken Final Aitzinekoa - Gehiago irakurri

Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen ospatutako bigarren Final Aitzineko saioan

Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen ospatutako bigarren Final Aitzineko saioan

2021/10/24

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako bigarren final aitzinekoa jokatu da Bardozen. Bertan, Maddalen Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Miren Artetxe Sarasolak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 130 bat bertsuzale izan dira Bardozeko Ezker Paretan. Datorren larunbatean Final Aitzinetako azken saioa jokatuko da Izpurako Faustin Bentaberri aretoan.

Maddalen Arzallus Antia nagusitu da Bardozen ospatutako bigarren Final Aitzineko saioan - Gehiago irakurri

XILABA 2021 Bardozera iritsiko da larunbatean

XILABA 2021 Bardozera iritsiko da larunbatean

2021/10/19

Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 txapelketaren bigarren Final Aitzineko saioa. Bardozeko Esker Paretan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

XILABA 2021 Bardozera iritsiko da larunbatean - Gehiago irakurri

Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen ospatutako lehen Final Aitzineko saioan

Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen ospatutako lehen Final Aitzineko saioan

2021/10/17

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako lehen final aitzinekoa jokatu da Maulen. Bertan, Amets Arzallus Antia bertsulariak Finalean kantatzeko txartela irabazi du. Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Aitor Servier Etxexurik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bat bertsuzale izan dira Mauleko MAULE BAITHAko aretoan. Datorren larunbatean Final Aitzinetako bigarren saioa jokatuko da Bardozeko Ezker Paretan.

Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen ospatutako lehen Final Aitzineko saioan - Gehiago irakurri

Xilaba 2021 iritsi da Final Aitzinekoetara, datorren larunbatean lehen saioa Maulen

Xilaba 2021 iritsi da Final Aitzinekoetara, datorren larunbatean lehen saioa Maulen

2021/10/13

Irailaren 18an Makean abiatu zen XILABA 2021 Bertsulari Txapelketa, datorren larunbatean (urriak 16) iritsiko da Maulera. Lehen Final Aitzineko saioa, "MAULE BAITHA" gelan ospatuko da 17:00etan. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Xilaba 2021 iritsi da Final Aitzinekoetara, datorren larunbatean lehen saioa Maulen - Gehiago irakurri

Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako azken kanporaketako saioan

Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako azken kanporaketako saioan

2021/10/10

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Gabadin, eta Final Erdietako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 145 bertsuzalek, giro ederrean bete dute Gabadiko Herriko gela. Datorren larunbatean Final Aitzinetako lehen saioa jokatuko da Mauleko "MAULE BAITHA" gelan.

Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako azken kanporaketako saioan - Gehiago irakurri

Gabadin jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken kanporaketa

Gabadin jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken kanporaketa

2021/10/07

Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren laugarren kanporaketa, eta Final Aitzinetako saioak nola osatuak izanen diren erabakita geldituko da. Gabadiko Herriko Gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

Gabadin jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken kanporaketa - Gehiago irakurri

Patxi Iriart nagusitu zen larunbatean XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren kanporaketan

Patxi Iriart nagusitu zen larunbatean XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren kanporaketan

2021/10/04

XILABA Bertsulari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Hiriburun. Aitor Servier Etxexurik eta Kerman Diazek egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 100 bat bertsuzale izan ziren Hiriburuko La Perle aretoan. Datorren larunbatean Gabadin iraganen da laugarren saioa.

Patxi Iriart nagusitu zen larunbatean XILABA 2021 Txapelketaren hirugarren kanporaketan - Gehiago irakurri

XILABA 2021 Hiriburura iritsiko da larunbatean

XILABA 2021 Hiriburura iritsiko da larunbatean

2021/09/30

Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 txapelketaren hirugarren sailkapen saioa. Hiriburuko La Perle aretoan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

XILABA 2021 Hiriburura iritsiko da larunbatean - Gehiago irakurri

Miren Artetxe Sarasolak irabazi du Muskildiko saioan

Miren Artetxe Sarasolak irabazi du Muskildiko saioan

2021/09/26

XILABA Bertsulari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu da Muskildin. Maddalen Arzallus Antiak eta Xumai Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 80 bertsuzale izan dira Muskildiko Posonpesenean. Datorren larunbatean Hiriburun iraganen da hirugarren saioa.

Miren Artetxe Sarasolak irabazi du Muskildiko saioan - Gehiago irakurri

XILABA 2021 Muskildira iritsiko da larunbatean

XILABA 2021 Muskildira iritsiko da larunbatean

2021/09/24

Larunbatean jokatuko da XILABA txapelketaren bigarren sailkapen saioa. Muskildiko Posonpesenean izanen da arratsaldeko 17:00etan.

XILABA 2021 Muskildira iritsiko da larunbatean - Gehiago irakurri

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Makeako saioan

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Makeako saioan

2021/09/19

XILABA Bertsulari Txapelketako lehen kanporaketa jokatu da Makean. Irati Alcantarilla Urdanpilletak eta Gillen Hiribarrenek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 90 bertsuzale izan dira Makeako Herriko Gelan. Datorren larunbatean Muskildin iraganen da bigarren saioa.

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Makeako saioan - Gehiago irakurri

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2021/09/16

Irailaren 18an abiatuko da XILABAren 6. edizioa Makean jokatuko den lehenengo kanporaketan. Bertan Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsulariak neurtuko dira. Amaia Kastorene arituko da gai-emaile Makeako Herriro Gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izango dituzue salgai.

2021. urteko XILABA Bertsulari Txapelketaren lehenengo kanporaketarako dena prest - Gehiago irakurri

XILABA 2021

XILABA 2021

2021/09/07

Irailaren 18an Makeako Herriko Gelan hasiko da 2021. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Azaroaren 13an, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala.

XILABA 2021 - Gehiago irakurri