Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xapela Sustrai Colinarentzat

2014/11/15

1450 bertsozale elkartu gara gaur Baionako Lauga gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren finalaz gozatzera. Saio ederra izan da. Sustrai Colinak eta Maddalen Arzallusek jokatu dute buruz burukoa eta, Sustrai Colinak batu ditu puntu gehien. Jarraian, hurrenez-hurren, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Ramuntxo Christy geratu dira. Txomin Ezpondaren eskuetatik hartu ditu xapeldunak makila eta xapela. Jatsuar bertsularia, urte luzeetan plazaz plaza bapatean kantatzen ibilia, gure lurraldeetako bertsularitzaren transmisioaren aktore ezinbestekoa da. Txato Saria Odei Barrosorentzat izan da.

Muskildin abiatutako XILABA, datorren larunbatean Baionako helmugara iritsiko da

2014/11/11

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, datorren larunbatean azaroaren 15ean iritsiko da Baionako helmugara... Bertan jokatuko den Finalean Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, eta Xumai Murua bertsulariak neurtuko dira. Joana Itzaina arituko da gai-emaile Baionako Lauga gelan. Epaile lanetan Eneko Bidegain, Beñat Soulé, Lierni Elorza, Joakin Arregi eta Erik Etxart izanen dira bertsularien lanak neurtzeko ardura ukanen dutenak. Eta aurten, Txomin Ezponda bertsulari baxenabartarrak jantziko dio xapela xapeldun berriari.Saioa 17:00etan hasiko da.

XILABA Bertsulari Xapelketaren Finala aurkeztu da

2014/11/06

Gaur goizean Baionako Euskal Erakustokian aurkeztu da prentsaurreko baten bitartez Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko IV. Bertsulari Xapelketako finala.

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2014ko Bertsulari Xapelketaren FINALA-ren aurkezpena

2014/11/03

Heldu den ostegunean, azaroaren 06 Baionako Euskal Museoan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 2014ko Bertsulari Xapelketaren FINALA aurkeztuko da.

Eneritz irabazle 4. XILABA xapelketaren bigarren final-erdian

2014/11/03

Aiziritzeko herriko gelan jokatu zen aurtengo XILABAko bigarren eta azken kanporaketa. Kantuan Eneritz Zabaleta, Patxi Iriart, Egoitz Zelaia, Aitor Servier, Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy bertsulariak aritu ziren Pettan Prebende gaiemailearen eskutik, eta saio ederra eskaini zuten han bildu ziren ia hirurehun entzuleen gozamenerako. Arratsaldeko 5etan ekin zioten bertsulariek kantuari eta astiriko 7 terdietan entzulegoa Zabalik elkartearen talo eta edarien goxatzera ateraia zen. Ordurako erabakia zen zein bertsularik kantatuko duten azaroaren 15eko finalean.

Silabaz Xilaba Aiziritzera!

2014/10/29

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, datorren igandean azaroaren 2an iritsiko da Aiziritzera... Bertan jokatuko den bigarren finalerdian Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsulariak neurtuko dira. Pettan Prebende arituko da gai-emaile Aiziritzeko Herriko gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Sustrai irabazle 4. XILABA xapelketaren lehen final-erdian

2014/10/27

Igande arratsaldez jokatu zen 4. Xilabako lehen final-erdia. Eguraldi ona izan arren, 270 bat pertsona hurbildu ziren Larreseroko Herriko gelara, kanpoko goxotasuna barnera eramanez. Bertan entzun ahal izan genituen Ortzi Idoate, Odei Barroso, Xan Alkhat, Maddi Sarasua, Xumai Murua eta Sustrai Colina bertsulariak. Saioa arratsaldeko 5etan hasi zen eta astiriko 7 terdietan entzulegoa emaitzak entzunik, Ote Lore elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

Silabaz Xilaba iritsi da finalerdietara, datorren igandean lehen saioa Larresoron

2014/10/22

Urriaren 04an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, Senperetik eta Aiherratik pasa ondoren, datorren igandean urriaren 26 iritsiko da Larresorora... Bertan jokatuko den lehen finalerdian Sustrai Colina, Odei barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate bertsulariak neurtuko dira. Maiana Irigoyen arituko da gai-emaile lanetan Larresoroko Herriko gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Larunbatean ospatu zen Aiherran XILABA xapelketako hirugarren kanporaketa

2014/10/19

Larunbatean Aiherrako Denen Etxea gelan bildu ziren berrehun entzule inguru, bertan ospatu zen 4. Xilaba honetako hirugarren eta era berean azken kanporaketan. Bertan entzun ahal izan genituen Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Patxi Iriart, Odei Barroso eta Ramuntxo Christy bertsulariak. Saioa arratsaldeko 5etan hasirik, bizi bizia iragan zen. Hala nola, astiriko 7etan entzulegoa emaitzak entzunik, Belzuntze elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

Datorren larunbatean Aiherran ospatuko den Xilabako azken kanporaketarako, dena prest

2014/10/15

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, Senperetik pasa ondoren, datorren larunbatean urriaren 18 iritsiko da Aiherrara... Bertan jokatuko den hirugarren kanporaketan Eneritz Zabaleta, Odei barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsulariak neurtuko dira. Iban Falxa arituko da gai-emaile Aiherrako Denen Etxea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Silabaz Xilaba eta Bertso Eskolen Eguna Senperen

2014/10/12

Larunbatean Senpereko Larreko kulturgunean bildu ziren berrehun eta berrogeita hamar entzule inguru, bertan ospatu zen 4. Xilaba honetako bigarren kanporaketan. Bertan entzun ahal izan genituen Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Xumai Murua eta Miren Artetxe bertsulariak. Arratsaldeko bostetan hasi zen saioa, baina, goizean goizetik senti zitekeen besta giroa Senpereko karriketan, Bertso Eskolen Eguna kari.

Muskildin abiatutako XILABA, datorren larunbatean Senperera helduko da

2014/10/08

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, datorren larunbatean urriaren 11an iritsiko da Senperera... Bertan jokatuko den bigarren kanporaketan Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Xumai Murua bertsulariak neurtuko dira. Ihintza Ostolaza arituko da gai-emaile Senpereko Larreko Kulturgunean. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Silabaz Xilaba, Muskilditik abiatuta !

2014/10/05

200 jendez gora hurbildu zen Muskildi Posonpesenerat larunbat arratsalde honetan, Sustrai Colina, Xan Alkhat, Egoitz Zelaia, Aitor Servier, Mixel Etxekopar eta Gillen Hiribarren kantuan entzuteko. Saioa arratsaldeko 5etan hasirik, bizi bizia iragan zen. Hala nola, astiriko 7etan entzulegoa emaitzak entzunik, Muskildi Bizirik elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

XILABA eta Puntutan

2014/10/02

"XILABA 14 xapelketaren" irudian oinarritutako erropak, puntutan.com on line dendan salgai.

Xilabaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2014/10/02

Urriaren 4an abiatuko da Silabaz Xilaba... Muskildin jokatuko den lehenengo kanporaketan Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat bertsulariak neurtuko dira. Maia Etxart arituko da gai-emaile Muskildiko Posonpesenea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izango dituzue salgai.

Abian da Xilaba

2014/09/25

Urriaren 4an Muskildin hasiko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketa. Hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte eta hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ostean Baionan izango da finala azaroaren 15ean. Gaur aurkeztu da Xapelketa Senpereko Larraldea etxean. Bertan izan dira Maurice Aguerreche, antolakuntza arduraduna, Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria eta Marikarmen Albizu, Bertsularien Lagunak elkarteko eragilea.

Irailaren 25ean aurkeztuko da Xilabaren edizio berria

2014/09/24

Senpereko Amotze auzoan dagoen LARRALDEA baserrian, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre herrialdeetan jokatuko den 2014ko XILABA Bertsulari Xapelketa aurkeztuko da datorren ostegunean goizeko 11:00etan.

Albiste gehiago