Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Aiziritze

Bertsolariak:

-Senpereko lehena +
Puntuazioaren arabera:
-Lehena
-Hirugarrena
-Bosgarrena
-Zazpigarrena
-Bederatzigarrena

Babesle eta laguntzaileak:

Aiziritzeko Herriko Etxea eta Zabalik elkartea.

ZABALIK elkarteak Amikuze eskualdean lan egiten du euskara elkarte gisa, hizkuntzaren erabilera bultzatzeko asmoz. Bere lan sailetarik bat Amikuzeko euskalgintzako elkarteen arteko harremana indartzea da. Bestalde, soziolinguistika formakuntza tailerrak, mintzapratika taldea, hitzaldi-zikloak, ibilaldiak Amikuzeko lautada eta munoetan gaindi, eta bertsu-afariak antolatzen ditu. 

Aiziritzeko Herriko EtxeaZABALIK elkartea

Puntuazio taula

Guztira
Eneritz Zabaleta 69.50 66.50 71.00 45.00 48.50 300.50
Maddalen Arzallus 69.00 67.50 73.50 42.00 46.00 298.00
Ramuntxo Christy 72.00 71.00 62.00 46.50 44.50 296.00
Patxi Iriart 68.50 69.00 69.50 39.00 43.50 289.50
Aitor Servier 66.00 66.50 65.00 49.00 38.50 285.00
Egoitz Zelaia 66.00 67.00 61.50 40.00 47.50 282.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Hasierako agurra

Bertsulari guztien hastapeneko agurrak.

Eneritz Zabaleta, Patxi Iriart 8ko nagusia

Eneritz eta Patxi gurasoak zirezte; Lizeora pasatzeko mementoan zuen alabak erran dizue ez duela euskaraz ikasten segitu nahi.

Egoitz Zelaia, Aitor Servier 8ko nagusia

Egoitz eta Aitor ustekabean uholdeek harrapatu zaituztete, eta salbatzeko, autoaren gainera igotzea kausitu duzue; Hor zirezte biak, auto gainean, laguntzaren beha.

Maddalen Arzallus, Ramuntxo Christy 8ko nagusia

Maddalen eta Ramuntxo bi aitatxi zirezte. Azken urteotan ostiral guziz Donapaleun biltzen zirezte, merkatuan itzuli bat egin eta ondotik, musean hartzeko. Duela bi urte bostpasei lagun zinezten, iaz lau, gaur aldiz, biak bakarrik zirezte.

Patxi Iriart, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Patxi eta Egoitz kolokazioan bizi zirezte. Supermerkatuko kutxan egin duzue topo. Zuk Patxi, saskia ur botoila, fruta eta barazki biologikoz betea duzu, zuk Egoitz aldiz, pizza, txokolata eta koka kolaz.

Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Maddalen eta Eneritz bi hacker edo pirata informatiko zirezte. Herriko jendeari buruzko anitz sekretu jakitea kausitu duzue; informazio horiekin zer egin erabaki behar duzue.

Ramuntxo Christy, Aitor Servier 8ko txikia

Ramuntxo eta Aitor biak ihiztariak zirezte. Aitor, Ramuntxori deus erran gabe, xori ikerle bat gomitatu duzu urtsotegira, astearen pasatzera. Berrikitan arribatu zirezte urtsotegira eta, han, Ramuntxo, lagun ihiztaria atxeman duzue.

Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia 10eko txikia

Eneritz eta Egoitz bikotea zirezte; Eneritz, Egoitzek erran dizu, Bellokeko monastegian astebete igaro nahi duela, gogoetan, bakarrik.

Ramuntxo Christy, Patxi Iriart 10eko txikia

Ramuntxo eta Patxi bestan zineztela, zuen lagun batek borrokan hasi eta gazte bat larriki zauritu du. Polizia egoeraren argitzeko lekukoen bila dabil.Ramuntxo ikusitakoa kontatu nahi duzu, Patxi, zuk aldiz, ez.

Aitor Servier, Maddalen Arzallus 10eko txikia

Aitor eta Maddalen bi aktore zirezte. Euskal gatazka gaitzat duen filma batean parte hartzea proposatu dautzuete. Zuk, Aitor parte hartu nahi duzu, zuk, Maddalen, aldiz, zalantzak dituzu.

Eneritz Zabaleta Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Patxi Iriart Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Egoitz Zelaia Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Aitor Servier Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Maddalen Arzallus Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Ramuntxo Christy Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Bukaerako agurra

Bertsulari guztien azken agurrak, eta emaitzak.

Albisteak

Eneritz irabazle 4. XILABA xapelketaren bigarren final-erdian

Eneritz irabazle 4. XILABA xapelketaren bigarren final-erdian

2014/11/03

Aiziritzeko herriko gelan jokatu zen aurtengo XILABAko bigarren eta azken kanporaketa. Kantuan Eneritz Zabaleta, Patxi Iriart, Egoitz Zelaia, Aitor Servier, Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy bertsulariak aritu ziren Pettan Prebende gaiemailearen eskutik, eta saio ederra eskaini zuten han bildu ziren ia hirurehun entzuleen gozamenerako. Arratsaldeko 5etan ekin zioten bertsulariek kantuari eta astiriko 7 terdietan entzulegoa Zabalik elkartearen talo eta edarien goxatzera ateraia zen. Ordurako erabakia zen zein bertsularik kantatuko duten azaroaren 15eko finalean.

Eneritz irabazle 4. XILABA xapelketaren bigarren final-erdian - Gehiago irakurri

Silabaz Xilaba Aiziritzera!

Silabaz Xilaba Aiziritzera!

2014/10/29

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, datorren igandean azaroaren 2an iritsiko da Aiziritzera... Bertan jokatuko den bigarren finalerdian Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsulariak neurtuko dira. Pettan Prebende arituko da gai-emaile Aiziritzeko Herriko gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Silabaz Xilaba Aiziritzera! - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/11/02
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Aiziritze
Tokia
Herriko gela