Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Aiherra

Babesle eta laguntzaileak:

Aiherrako Herriko Etxea eta Belzuntze elkartea.

Belzuntze elkartea, Aiherran kulturaz arduratzen den elkarte edo batasuna da. Kultura eta hizkuntza da bere griña. Antolatzen dituen ekintzak hauek dira: kantaldi, antzerki, bertso saio, mendi martxa, Aiherra eta Antzuola 2 herrien arteko parekatze loturen animatzailea ere da.

Aiherrako Herriko EtxeaBelzuntze Elkartea

Puntuazio taula

8H 8 Tx Puntuak Kartzela Guztira
Odei Barroso 60.00 55.00 43.50 62.50 221.00
Eneritz Zabaleta 56.00 51.50 52.00 57.50 217.00
Ramuntxo Christy 52.00 48.00 53.50 61.50 215.00
Patxi Iriart 52.00 51.00 48.00 50.00 201.00
Ortzi Idoate 45.50 47.50 50.00 53.50 196.50
Ortzi Murua 45.00 46.50 41.00 46.00 178.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Hasierako agurra

Bertsulari guztien hastapeneko agurrak

Ortzi Murua, Ortzi Idoate 8ko nagusia

Ortzi Murua eta Ortzi Idoate. Biak lantoki berean ari zinezten lanean, badu astebete langabezian zireztela. Ortzi Murua geroztik arrangurak jana bizi zira. Ortzi Idoate, aldiz, uros senditzen zira egoera berrian.

Ramuntxo Christy, Eneritz Zabaleta 8ko nagusia

Ramuntxo medikua zira, Eneritz semeak mediku ikasketak hasi zituen, orain utzi nahi dituela erran dautzu.

Patxi Iriart, Odei Barroso 8ko nagusia

Patxi eta Odei bikote homosexuala zizte. Sexu bereko bikoteen ezkontza legeztatu denetik, eztabaida sortu da zuen artean. Zuk, Patxi ezkondu nahi duzu, Odei zuk aldiz zalantzak dituzu.

Eneritz Zabaleta, Ortzi Idoate 8ko txikia

Eneritz eta Ortzi bikotea zizte. Lehen aldikoz gomitatu duzue Ortziren familia etxera afaltzera. Azken mementoan ezeztatzeko deitu dute, errugbi partida inportante bat badelako telebistan.

Odei Barroso, Ortzi Murua 8ko txikia

Odei eta Ortzi ikaskide eta lagun izan zinezten. Gaur Odei banketxera joan zira mailegu baten negoziatzera eta Ortzi kontseilaria agertu zauzu parera.

Patxi Iriart, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Patxi eta Ramuntxo auzoak zizte azken 10 urte hauetan. Zuen arteko elkarrizketak beti aroaren aipamenera mugatu dira. Egun Patxi, Ramuntxokk zure atean jo du eta kafe baten hartzera gomitatu zitu.

Eneritz Zabaleta Puntuari erantzunak

Nola lortu liteke/ zorion osoa?
Pertsona jakintsuak / triste bizi dira...
Hitza: biharamuna

Ortzi Murua Puntuari erantzunak

Ba al duzu bertsurik / gogoz ikasia?
Zure bertsuak kantu / bilakatuz gero.
Hitza: sarea

Ortzi Idoate Puntuari erantzunak

Ixiltasuna zure / laguna ote da?
Bakardadean ari / al zira kantari?
Hitza: bixkotxa

Patxi Iriart Puntuari erantzunak

Ispiluaren beste / aldeak zer dio?
Kanta zakozu lasai,/ ez baitu aditzen...
Hitza: gezia

Odei Barroso Puntuari erantzunak

Ongi moldatzen ote / zira sukaldean?
Presarik gabe jaten / noiz hasiko gara?
Hitza: zurubia

Ramuntxo Christy Puntuari erantzunak

Egoten ote zara / begira zerura?
Nahi ote zenuke / ilargira joan?
Hitza: jokoa

Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua Kartzela

Bikotea zirezte Eneritz eta Ortzi. Ortzi presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Eneritz, orain ukan nahi zinuke, zuk Ortzi, aldiz, zalantzak dituzu.

Ortzi Idoate, Patxi Iriart Kartzela

Bikotea zirezte Ortzi eta Patxi. Ortzi presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Ortzi, orain ukan nahi zinuke, zuk Patxi, aldiz, zalantzak dituzu.

Odei Barroso, Ramuntxo Christy Kartzela

Bikotea zirezte Odei eta Ramuntxo. Ramuntxo presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Odei, orain ukan nahi zinuke, zuk Ramuntxo, aldiz, zalantzak dituzu.

Bukaerako agurra

Bertsulari guztien azken agurrak

Albisteak

Larunbatean ospatu zen Aiherran XILABA xapelketako hirugarren kanporaketa

Larunbatean ospatu zen Aiherran XILABA xapelketako hirugarren kanporaketa

2014/10/19

Larunbatean Aiherrako Denen Etxea gelan bildu ziren berrehun entzule inguru, bertan ospatu zen 4. Xilaba honetako hirugarren eta era berean azken kanporaketan. Bertan entzun ahal izan genituen Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Patxi Iriart, Odei Barroso eta Ramuntxo Christy bertsulariak. Saioa arratsaldeko 5etan hasirik, bizi bizia iragan zen. Hala nola, astiriko 7etan entzulegoa emaitzak entzunik, Belzuntze elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

Larunbatean ospatu zen Aiherran XILABA xapelketako hirugarren kanporaketa - Gehiago irakurri

Datorren larunbatean Aiherran ospatuko den Xilabako azken kanporaketarako, dena prest

Datorren larunbatean Aiherran ospatuko den Xilabako azken kanporaketarako, dena prest

2014/10/15

Urriaren 4an Muskildin abiatu zen Silabaz Xilaba, Senperetik pasa ondoren, datorren larunbatean urriaren 18 iritsiko da Aiherrara... Bertan jokatuko den hirugarren kanporaketan Eneritz Zabaleta, Odei barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsulariak neurtuko dira. Iban Falxa arituko da gai-emaile Aiherrako Denen Etxea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izanen dituzue salgai.

Datorren larunbatean Aiherran ospatuko den Xilabako azken kanporaketarako, dena prest - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/10/18
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Aiherra
Tokia
Denen Etxea gela