Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xumai Murua

Jaiotze data:1985/01/17 Sorlekua: URRUÑA (Lapurdi) Ofizioa:Gorputz heziketako erakasle Bizilekua:AZKAINE (Lapurdi) Bertsozaletasuna etxean jasoa, bertsu-eskoletan ibilia, geroztik plazaz plaza ari. Aurten laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Senpere

Maddi Sarasua, Xumai Murua 8ko nagusia

Maddi eta Xumai aitatxi-amatxiak zarete. Oporretara joan behar duzue. Zuk Maddi, datak hautatu aitzin seme-alabekin aipatu nahi duzu, biloben zaintza antolatzeko. Xumaik aldiz ez.

Battitt Crouspeyre, Xumai Murua 8ko txikia

Battitt eta Xumai Donibane Lohitzuneko merkatuan barazkiak saltzen dituzue. Goiz guzian deus gutti saldu duzue. Merkatua zerratzeko oren bat gelditzen denean Xumai prezio guzien apaltzen hasi zara.

Xumai Murua Puntuari erantzunak

Lanak urostasuna / ekartzen ote du?
Beti estakuruen / xeka ari gara?
Hitza: Mapa

Xumai Murua, Maddalen Arzallus Kartzela

Xumai eta Maddalen adineko bikotea zirezte, haurrak aspaldidanik etxetik joanak zaizkizue. Promotore batek etxea erosteko proposatu dizue. Zuk Xumai saldu nahi duzu, baina Maddalenek ez.

Larresoro

Sustrai Colina, Xumai Murua 8ko nagusia

Xumai eta Sustrai gurasoak zirezte; 30 urteko alaba oraindik etxen duzue; Alaba lanean da eta haren beha zirezte afaltzeko.

Xumai Murua, Ortzi Idoate 8ko txikia

Xumai igeriketa irakaslea zira. Kurtsoen hartzera hurbildu zaizu Ortzi , igerika ikasteko sekulako gogoa duen 80 urteko aitatxia.

Maddi Sarasua, Xumai Murua 10eko txikia

Maddi, Xumai adiskidea maitemindu eta bikotean denez geroz, ez duzu gehiago ikusten. Harengana mintzatzera joatea erabaki duzu.

Xumai Murua Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Liburu bat idazten / hasiko bazina?
Bizitza sartzen al da / liburu batean?
Gaia:
Aldaketa hori egin duzunetik, jende gehiago hurbiltzen zaizu.

Baiona

Ramuntxo Christy, Xumai Murua 8ko nagusia

Xumai eta Ramuntxo Baterako bi kide zirezte, Prefetak lurralde egituraz egin proposamenari buruzko prentsaurrekoa prestatzen ari.

Xumai Murua, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Xumai gaueskolako erakaslea zira eta Maddalen ikaslea. Xumai, gutun anonimoa errezibitu duzu eta hartan diren hutseri esker Maddalenek idatzia duela asmatu duzu. Harengana zoaz gutuna eskutan.

Xumai Murua Puntuari erantzunak

-Abiada lasterrak / nora garamatza?
-Mendiak ez al dira / alferrik zilatzen?
-Poliki ibiltzeak zein / du alde ona?

Sustrai Colina, Xumai Murua 10eko txikia

Sustrai eta Xumai sukaldariak zirezte; azken teknikekin haragi artifiziala egiten ahal dela jakin berri duzue; Sustrai, zure ustez, asmakuntza hunek ate ainitz idekiko ditu, Xumai, zuk , ez duzu hala uste.

Xumai Murua Kartzela

Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.

 

Twitter ikonoa fb email