Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xan Alkhat

Bainonan jaioa 1982an. Egun Xiberoan bizi da eta Bertsularien Lagunak Elkartean ari da lanean bertsu erakasle gisa. Laugarren aldiz hartuko du parte Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Xan Alkhat, Egoitz Zelaia 8ko nagusia

Bikotea zarete. Etiopian pasatu dituzue oporrak 15 egunez. Zuk Xan etxera itzultzeko gogoa duzu, Egoitz, aldiz, bertan gelditu nahi du bizitzen.

Mixel Etxekopar, Xan Alkhat 8ko txikia

Mixelek, Xan lagunari zerbitzu ttipi bat galdegin diozu, galtza baten laburtzea. Laburtu eta, Xanek galtza itzuli dauzu, paperño batekin: 12 euro t'erdiko faktura.

Xan Alkhat Puntuari erantzunak

Diplomak bai sobera / baina lana falta
Ikasten segi behar / bizitza osoan
Hitza: Otsoa

Sustrai Colina, Xan Alkhat Kartzela

Zu Sustrai pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Xan izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.

Larresoro

Xan Alkhat, Maddi Sarasua 8ko nagusia

Xan eta Maddi bi erizain zirezte. Kongora joateko proposamena jaso duzue, ebolaz kutsaturiko erien artatzera. Aste bat duzue erantzuteko.

Odei Barroso, Xan Alkhat 8ko txikia

Odei eta Xan berrikitan bereixitako bikotea zirezte, eta orain artean zuekin bizi izan den xakurraren zaintza antolatu behar duzue.

Xan Alkhat, Ortzi Idoate 10eko txikia

Ortzi eta Xan anaiak zirezte. Ortzi Kalifornian bizi zira azken 50 urteetan. Zuen anaiaren ehorzketa kari, Euskal Herrira jin zira aspaldiko partez. Sortetxearekin zer egin erabaki behar duzue. Xan zuk saldu nahi duzu,

Xan Alkhat Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Liburu bat idazten / hasiko bazina?
Bizitza sartzen al da / liburu batean?
Gaia:
Aldaketa hori egin duzunetik, jende gehiago hurbiltzen zaizu.