Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Sustrai Colina

Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu. Hendaiako bertso- eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, erakasle gero. Lau aldiz finalista izan da Bertsolari Txapelketa Nagusian. Xilaban ere laugarren aldiz parte hartuko du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Gillen Hiribarren, Sustrai Colina 8ko nagusia

Auzoak zarete. Zuk Gillen ez dakizu euskaraz, baina orain hilabete hasi zinen ikasten. Geroztik, Sustrai auzo euskaldunarekin gertatzen zaren bakoitzean, euskaraz saiatzen zara.

Sustrai Colina, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Autopartekatze webgune batean izena eman duzu Sustrai, Egoitz gidariaren autoan zoazela, ohartu zara hitzartua zen bidetik atera eta desbideratu dela.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

Zerk galarazten dizu / loa arratsean
Gauetako ametsez / oroitzen al zara
Hitza: Bihurgunea

Sustrai Colina, Xan Alkhat Kartzela

Zu Sustrai pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Xan izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.

Larresoro

Sustrai Colina, Xumai Murua 8ko nagusia

Xumai eta Sustrai gurasoak zirezte; 30 urteko alaba oraindik etxen duzue; Alaba lanean da eta haren beha zirezte afaltzeko.

Sustrai Colina, Maddi Sarasua 8ko txikia

Sustrai aparkatua duzun autora hurbiltzen ari zirelarik, Maddi polizia isuna prestatzen ari dela ikusi duzu.

Sustrai Colina, Odei Barroso 10eko txikia

Sustrai eta Odei goi mailako kirolariak zinezten. Istripu baten ondotik elbarri gelditu zirezte betiko. Elbarrituen kirol federazioan sartzeko gomita jaso duzue. Zuk Sustrai gogoz hartu duzu gomita, Odei zuk, aldiz, zalantzak dituzu.

Sustrai Colina Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Liburu bat idazten / hasiko bazina?
Bizitza sartzen al da / liburu batean?
Gaia:
Aldaketa hori egin duzunetik, jende gehiago hurbiltzen zaizu.

Baiona

Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina 8ko nagusia

Eneritz eta Sustrai adoptatzekotan den bikotea zirezte. Haurraren lehen ezagutza egin eta hura han utzirik etxerat itzuliak zirezte. Ondoko hitzorduaren beha zaudete.

Ramuntxo Christy, Sustrai Colina 8ko txikia

Ramuntxo eta Sustrai permiseko punduen berreskurapen ikastaroan gertatu zirezte biak, bata bestearen ondoan jarriak zirezte. Ramuntxo, lehen aldia duzu, Sustrai, zuk aldiz, bosgarrena.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

-Lehen mundu gerlatik 7 mendea pasa da.
-Zonbat euskaldun hil zen / Frantziaren alde...
-Gaur bakea lortzeko / lanean gabiltza

Sustrai Colina, Xumai Murua 10eko txikia

Sustrai eta Xumai sukaldariak zirezte; azken teknikekin haragi artifiziala egiten ahal dela jakin berri duzue; Sustrai, zure ustez, asmakuntza hunek ate ainitz idekiko ditu, Xumai, zuk , ez duzu hala uste.

Sustrai Colina Kartzela

Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.

Maddalen Arzallus, Sustrai Colina Sei puntuko motza

Maddalen, zuk baikorki oroitzen dituzu lehendabiziko aldiak, Sustraik, aldiz, nahiago zinituzke ez oroitu.

Sustrai Colina, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Sustrai eta Maddalen bikotea zirezte, biak erretretan. Sustrai , Maddalenek zure izena eman du mila aktibitatetan. Oraintxe eman dauzu zure asteko egutegi berria.

Sustrai Colina Kartzela

Sustrai, abokata zira, zure lan egunetik biziki kontent sartu zira gaurkoan.

 

Twitter ikonoa fb email