Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Patxi Iriart

1988an jaio zen Hiriburun eta bertan bizi izan da beti. Bere lehen plaza, Baionan afari baten ondorenean, bertsu-eskolako lagunekin egindakoa izan zen. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan, 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko gazteen xapela irabazi zuen, ondoren urte berean Euskal Herriko eskolarteko txapelketan finalista izan zen. XILABA xapelketan hau izanen du bere hirugarren parte-hartzea. Bat-bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, eta beste...

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aiherra

Patxi Iriart, Odei Barroso 8ko nagusia

Patxi eta Odei bikote homosexuala zizte. Sexu bereko bikoteen ezkontza legeztatu denetik, eztabaida sortu da zuen artean. Zuk, Patxi ezkondu nahi duzu, Odei zuk aldiz zalantzak dituzu.

Patxi Iriart, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Patxi eta Ramuntxo auzoak zizte azken 10 urte hauetan. Zuen arteko elkarrizketak beti aroaren aipamenera mugatu dira. Egun Patxi, Ramuntxokk zure atean jo du eta kafe baten hartzera gomitatu zitu.

Patxi Iriart Puntuari erantzunak

Ispiluaren beste / aldeak zer dio?
Kanta zakozu lasai,/ ez baitu aditzen...
Hitza: gezia

Ortzi Idoate, Patxi Iriart Kartzela

Bikotea zirezte Ortzi eta Patxi. Ortzi presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Ortzi, orain ukan nahi zinuke, zuk Patxi, aldiz, zalantzak dituzu.

Aiziritze

Eneritz Zabaleta, Patxi Iriart 8ko nagusia

Eneritz eta Patxi gurasoak zirezte; Lizeora pasatzeko mementoan zuen alabak erran dizue ez duela euskaraz ikasten segitu nahi.

Patxi Iriart, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Patxi eta Egoitz kolokazioan bizi zirezte. Supermerkatuko kutxan egin duzue topo. Zuk Patxi, saskia ur botoila, fruta eta barazki biologikoz betea duzu, zuk Egoitz aldiz, pizza, txokolata eta koka kolaz.

Ramuntxo Christy, Patxi Iriart 10eko txikia

Ramuntxo eta Patxi bestan zineztela, zuen lagun batek borrokan hasi eta gazte bat larriki zauritu du. Polizia egoeraren argitzeko lekukoen bila dabil.Ramuntxo ikusitakoa kontatu nahi duzu, Patxi, zuk aldiz, ez.

Patxi Iriart Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

 

Twitter ikonoa fb email