Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ortzi Murua

Hamaika bertsu-afari entzun dut lokarturik. Oporretara bidean kopla batzu kantatzen saiatu eta Ikastolara bertsu erakaslea etorri zelarik bertsu-eskolan hasi nahi nuela erran nion amari, 8 urterekin. Hainbat ostiral arratsalde eman dut, Hendaiako deabruen artean. Larraldean ari naiz orain, ttikitan nuen segurtasun hura berreskuratu nahian. Urte hauetan, saioak zein udalekuak, Euskal Herri osoko bertsulagunak ezagutzeko parada izan dira. Bigarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Aiherra

Ortzi Murua, Ortzi Idoate 8ko nagusia

Ortzi Murua eta Ortzi Idoate. Biak lantoki berean ari zinezten lanean, badu astebete langabezian zireztela. Ortzi Murua geroztik arrangurak jana bizi zira. Ortzi Idoate, aldiz, uros senditzen zira egoera berrian.

Odei Barroso, Ortzi Murua 8ko txikia

Odei eta Ortzi ikaskide eta lagun izan zinezten. Gaur Odei banketxera joan zira mailegu baten negoziatzera eta Ortzi kontseilaria agertu zauzu parera.

Ortzi Murua Puntuari erantzunak

Ba al duzu bertsurik / gogoz ikasia?
Zure bertsuak kantu / bilakatuz gero.
Hitza: sarea

Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua Kartzela

Bikotea zirezte Eneritz eta Ortzi. Ortzi presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Eneritz, orain ukan nahi zinuke, zuk Ortzi, aldiz, zalantzak dituzu.

 

Twitter ikonoa fb email