Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Egoitz Zelaia

Hendaiarra, 1982ko azaroaren 24an jaio zen Donibane Lohizunen. Euskal Ikasketak kurtsatua, AEK-ko irakasle eta bertsu-eskoletako irakasle bezala dabil. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna izan da, eta egun Bertsularien Lagunak elkarteko Ikerkuntza arduraduna da. Hernandorena eta Bagare bezalako sariketetan finalista izan da. Xilaban hau du 3. parte-hartzea.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Xan Alkhat, Egoitz Zelaia 8ko nagusia

Bikotea zarete. Etiopian pasatu dituzue oporrak 15 egunez. Zuk Xan etxera itzultzeko gogoa duzu, Egoitz, aldiz, bertan gelditu nahi du bizitzen.

Sustrai Colina, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Autopartekatze webgune batean izena eman duzu Sustrai, Egoitz gidariaren autoan zoazela, ohartu zara hitzartua zen bidetik atera eta desbideratu dela.

Egoitz Zelaia Puntuari erantzunak

Sakelan zenbat gauza / izaten dituzu?
Zenbat diru behar da / gau bat pasatzeko?
Hitza: Hautua

Aitor Servier, Egoitz Zelaia Kartzela

Zu Egoitz pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Aitor izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.

Aiziritze

Egoitz Zelaia, Aitor Servier 8ko nagusia

Egoitz eta Aitor ustekabean uholdeek harrapatu zaituztete, eta salbatzeko, autoaren gainera igotzea kausitu duzue; Hor zirezte biak, auto gainean, laguntzaren beha.

Patxi Iriart, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Patxi eta Egoitz kolokazioan bizi zirezte. Supermerkatuko kutxan egin duzue topo. Zuk Patxi, saskia ur botoila, fruta eta barazki biologikoz betea duzu, zuk Egoitz aldiz, pizza, txokolata eta koka kolaz.

Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia 10eko txikia

Eneritz eta Egoitz bikotea zirezte; Eneritz, Egoitzek erran dizu, Bellokeko monastegian astebete igaro nahi duela, gogoetan, bakarrik.

Egoitz Zelaia Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

 

Twitter ikonoa fb email