Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Hiru sailkapen fasetan banatuko da xapelketa: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.

Kanporaketak

18 bertsulari izango dira lehian. Sei bertsulariz osatutako hiru talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera; eta puntu gehien batzen dituzten bederatziekin osatuko da finalaurrekoetan aritu den taldea.

Finalaurrekoak

12 bertsulari lehiatuko dira fase honetan: Aurreko fasean talde bakoitzeko irabazleak eta puntu gehien batzen dituzten bederatzi. Saio bakarrera lehiatuko dira.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da Finalera; puntu gehien batzen dituzten beste 4 bertsularirekin osatuko da taldea.

Finala

Sei bertsulari lehiatuko dira: Finalaurrekoetatik talde bakoitzeko lehena eta puntuazioz sailkatu diren laurak. Bi saiotan banatuko da ekitaldia: Lehenbizi sei bertsulariak jardungo dira, eta ondoren puntu gehien batu dituzten bi bertsularien arteko lehia egingo da: buruz burukoa. Egun osoko jardunean puntu gehien dituen bertsularia izango da xapeldun.