Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Topaketak izango dira apirilean

2015/04/15
Apirilaren 18, 19, 21, 22 eta 23an, Xilaba, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Topaketak iraganen dira Baigorriko Oronozia Etxartean, eta Zugarramurdiko Sorginen Etxean (Graxiane aterpetxea).

Aurten 106 gaztetxo bilduko dira bi egunez Baigorrin, eta 40 bat gazte hiru egunez Zugarramurdin. Bertsuaren aitzakian ongi pasatu eta bertsu eskola ezberdinetakoekin harremanak egiteko aukera izanen dute. Besteak beste, apirilaren 22an arratsaldez Maialen Lujanbio eta Igor Elortzaren bisita izanen dute Zugarramurdin, eta bertan egonen diren gazteekin partekatuz afaldu, eta ondoren saio bat eskainiko dute. Apirilaren 23an goizez, Jon Sarasuaren bisita izanen dute eta elkarrekin bertsuaren inguruan solasteko aukera izanen dute.