Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Uztailaren 18an, Alain Mateo zendu zen

2015/07/20
Uztailaren 18an, Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritzakidea eta diruzain izan zen Alain Mateo zendu zen Bidarrain.

Bidarraiko Baztandarrak lasterketan, Alain Mateo lasterkariak Iparlatik hurbil dagoen tontorrean bihotzekoa sufritu zuen.

Harridura ta pena nagusitzen diren une huntan, familia ta hurbilekoei gure dolumin bizienak helarazi nahi dizkiegu. 

Uztailaren 22an, 11.00etan ehorzketa eginen dute Bidarraiko elizan eta arratsaldean 15.00etan gorputz errausketa iraganen da Biarritzen. Lehenago, bisitak Baigorriko Hil Etxean egin daitezke.