Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Larunbatean jokatu zen Baigorrin Hernandorena sariketaren 10. edizioa

2015/10/18
Bixentainian, Basaize Elkarteko kideekin elkarlanean, antolatu eta ospatu zen Hernandorena sariketa. Orotara 8 bertsulari izan ziren kantuan.

Ainhoa Sarasua gai-emailearen gidaritzapean 8 betsulariek saioa osatu zuten, eta publikoak hala erabakirik, Bertsulari gustukoenaren saria  Txaber Altube eta Aitor Servier-entzat izan zen. Bertsu hunkigarrienak, aldiz, Nahia Sasco eta Kerman Diaz-ek bota zituzten. Bertsu irringarrienak  Peru Abarrategi eta  Maider Arregi-renak izan ziren publikoaren bozken arabera. Eta agurrik onenak Lur Renteria eta Maddalen Lopez-ek bota zituztenak.

Euskal Kultur Erakundeak gomitatuta egun hauetan Euskal Herrian diren diasporako  Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet bertsulariak eman zituzten sariak, eta ondoren bertsu bana kantatu zuten.

Saiotik landa, afaria izan zen Kli-k txarangak alaiturik.