Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Hego Lapurdi Lurralde Eremuko ikastetxeen bertsu topaketak Donibane Lohizuneko RAVEL entzunaretoan

2017/06/22
Hego Lapurdi Lurralde Eremuko Euskara zerbitzuak, Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, seigarren urtez segidan, 2016/2017ko ikasturtean bertsularitzaren inguruko «bertsulari bat klasean» proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei. Sei saioz osatutako proiektu hau lehen mailako eta kolegioko ikasleei zuzendu zaie. Saioak bukatzeko, parte hartzaile guzien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2017ko ekainaren 15, 19, 20 eta 22an.
Ikasleek bertsu-erakasle diren Odei BarrosoAimar Karrika, eta Egoitz Zelaiarekin gelan landutako bertsuak kantatu dituzte oholtza gainean. Egun berezi horiek ospatzeko Amets Arzallus,  eta Sustrai Colina bertsulariak izan dira bertan kantatzen. Hauekin batera Oskar Estanga bertsulari-musikaria izan da bere gitarrarekin gaztetxoei laguntzen eta ekitaldia animatzen.
Hego Lapurdi 1

 

Zenbaki nagusiak:

  • 13 lehen mailako (4. eta 5.urteko ikasleak) eta 7 kolegio parte hartzaile (6. eta 5.urtekoak) = 16 ikasgela lehen mailan  eta 15 ikasgela kolegioan (31 proiektu).
  • Proiektuan orotara 611 ikaslek  parte hartu dute.
  • Bertsu proiektua, ikasgelan 6 saioz eta ikastetxeen arteko topaketa batez osatua da. 
  • Ikastetxeen arteko 4 topaketa antolatu dira 2017ko ekainaren 15, 19, 20 eta 22an. 
Hego Lapurdi 2
Ekitaldiak giro biziki goxuan pasa dira.