Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Datorren larunbatean, otsailaren 18an ospatuko dugu Biltzar Nagusia

2017/02/15
Senpereko Amotze auzoan dagon "Larraldea" etxean da aurtengo hitzordua.

Bertsularien Lagunak elkartearen Biltzar Nagusia egingo dugu otsailaren 18an Senperen.

Goizeko 10etan hasiko da Senpereko "Larraldean". Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariaren hitzek emango diote hasiera biltzarrari. 2016. urteari errepasoa egingo diogu gero, urteko memoria eta balantze ekonomikoak aurkeztuko ditugu. Hauek bozkatu ondoren, 2017. urterako esku artean ditugun egitasmo nagusiak ezagutuko ditugu, tartean Sustapen saileko proposamen berri baten aurkezpena ere eginen da. Ondoren aitizinkontua aurkeztuko da. Hauek bozkatu ondoren Zuzendaritza kideak nortzuk diran ikusi eta bozkatuko dira. 

Biltzarraren ondoren aperitifa izanen da