Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsu Eskolen Eguna eta gazteen eskolarteko xapelgoa

2015/06/01
Datorren larunbatean, ekainaren 6an, Hazparneko Zinema Gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen eguna eta gazteen eskolartekoaren finala ospatuko dira.

Goizeko 10:00etan hasiko da Bertsu Eskolen Eguna, non Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskoletako haurrek parte hartuko duten Oskar Estanga musikariarekin batera, ikasturtean zehar egindako bertsu-sortak kantatuz, prestatutako antzerkiak aurkeztuz, e.a.

Ondoren haur, guraso, bertsuzale, erakasle, eta antolatzaileek elgarrekin bazkalduko dute, une polit bat partekatuz.

14:00etan Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko Xapelgoaren (gazteen eskolartekoa) finala ospatuko da bertan. Parte hartuko duten bertsulariak: Ainhoa Sarasua, Hodei Renteria, Julen Bellan, Aitor Servier, Ibai Capot, Kerman Díaz, Nahia Sasco, eta Leire Laskarai.
Egun horretan jakingo dugu nortzuk kantatuko duten Orion, ekainaren 27an ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Finalean.