Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsu Eskolen Eguna eta gazteen eskolarteko xapelgoa ospatuko da larunbatean

2017/05/16
Datorren larunbatean, maiatzaren 20, Hazparneko Zinema Gelan, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsu Eskolen Eguna, eta gazteen eskolartekoaren kanporaketak eta finala ospatuko dira.

Goizeko 10:00etan hasiko da Bertsu Eskolen Eguna, non Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu eskoletako haurrek parte hartuko duten Maddalen Arzallus musikariarekin batera, ikasturtean zehar egindako bertsu-sortak kantatuz, prestatutako antzerkiak aurkeztuz, e.a. 

Bertsu Eskolen Eguneko egitaruaren barnean, goizetik ospatuko dire Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko Xapelgoaren (gazteen eskolartekoa) kanporaketak. Eta 14:00etan Finala.

Egun horretan jakingo dugu nortzuk kantatuko duten Saran, ekainaren 10ean ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Finalean.

Haur, gazte, guraso, bertsuzale, erakasle, eta antolatzaileek elgarrekin une polit bat partekatzeko parada izanen dugu Hazparneko Bertsu Eskolen Eguna.