Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Aitor Servier xapeldun Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan

2014/06/02
Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko eskolartekoen Xapelgoa ospatu zen pasa den larunbatean Hazparnen, Bertsu-Eskolen Egunaren baitan.

Pasa den larunbatean Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Bertsu-Eskolen Eguna ospatu zen Hazparneko Zinema gelan, eta bertan arratsaldean gazteen mailako Xapelgoa ere jokatu zen.

Goizean, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko 28 bertsu-eskoletako haurrek egin zuten beren oholtzako lana, festa giroan Oskar Estangaren eskutik. Irailean argitaratuko den KD-aren aurkezpena izan zen haurrek egindako lana. KD hontan ikasturtean sortutako sortak kantatzen dituzte Oskar Estangaren musikaz lagundurik.

Arratsaldean jokatu zen Xapelgoan, Aitor Sevier azkaindarrak jantzi zuen xapela, Daniel Landart-en eskutik. Aitorrekin batean finalean aritu ziren: Kerman Diaz, Lur Renteria, Nahia Sasco, Ainhoa Sarasua, eta Ibai Capot. Lapurditik, Aitor Servier-ekin batean, Nahia Sasco, eta Xiberotik Ibai Capot ere, Euskal Herriko finalean izango dira Orion, ekainaren 21ean.

Saioa ikusgai da hemen.

Hazparne, 2014/05/31 Xapelgoa