Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Aitor Renteria "Txato" zendu da

2014/05/31
Gaur, maiatzak 31, Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritzakidea eta bertsukidea zen Txato laguna zendu da Mungian.

Zuzendaritzakide ta lagunaren familia ta hurbilekoei gure dolumin bizienak helarazi nahi dizkiegu. Harridura ta pena nagusitzen diren une huntan, bertsua beti lagun izan duen laguna gogoan dugu.

Haren gorpua bihar, igandea, Bilboko Bilbaina beilatokian izango da, Zumalakarregi etorbidean. 19:30ean izango da agur zibila.

Milaka goraintzi txato!

Aitor Renteria "Txato" zendu da (argazkia: Berria.info)