Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

135 haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan

2016/04/19
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskola ezberdinetako gaztetxoak bildu ziren Baigorriko Oronozia Etxartean.

Apirilaren 9, 10, 13,14,15,16, eta 17an, Xibero, Lapurdi eta Baxenaberreko 30 bertsu-eskoletako 135 haur eta gazte bildu ziren Baiogorriko Oronozia etxartean, 3 Topaketetan. Hauekin batera 4 erakasle eta 4 begirale izan ziren bertan. Bertsuaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea ziren Topaketen helburuak. Haurren bi topaketetan, Xiba eta bertsolaritzaren inguruko jolasekin iragan zuten egonaldia, eta gauak alaitzeko Gorka Rodrigez gitarrista izan zuten haiekin.
Gaztetxoen topaketetan, tailerrak, jokuak, mendi ibilialdia, eta beste aktibitate batzuk izan zituzten eta ostegun gauean, Miren Amuriza eta Julio Sotoren bisita izan zuten. Arratsaldean elgarrekin parte hartu zuten "Pasa hitza" jokoaren inguruan, eta afaldu ondoren bi bertsulariak han bildutakoei, bertsu-saio bikaina eskaini zieten