Xalto sariketa

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean, txandakatzen diren Izeta sariketa eta Xalto sariketa daude. Bakoitza bi urtez behin egiten bada ere, bien helburu nagusia Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarri izango zaien esperientzia har dezaten.

Xalto sariketa, 1992. urtean egin zen lehen aldiz eta aurten hamahirugarren edizioa jokatuko da. Andres Narbarte “Xalto” bertsolariaren omenez egina, Goizuetan, bere jaioterrian ospatzen da finala.

Edizio guzti hauetan bertsolari nafarren harrobia izan da eta hala izaten segituko du: Julio Soto, Estitxu Arozena, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Mikel Lasarte… izan dira Xalto sariketa irabazi dutenetako batzuk.

Nafarroako Bertsozale Elkartea da Xalto sariketaren antolatzailea, Goizuetako Udalaren laguntzaz. Horrez gain, Goizuetako Umore Ona elkartearen babesa ere du ekimenak. 

Xalto 2015