Mariano Izeta Sariketa

Helburu nagusia Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarri izango zaien esperientzia har dezaten. Xalto Sariarekin txandakatu izan ohi da, bakoitza bi urtetik behin gauzatuz.

2004. urtean egin zen lehen aldiz Mariano Izeta Sariketa. Oier Lakuntza, Aimar Karrika eta Saioa Alkaiza  izan dira irabazleetako batzuk.

Sariketa honek Mariano Izeta zenaren izena hartzen du; horrela, herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertu nahi ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Elkartea bera da Izeta sariketaren antolatzailea, Baztango Udalaren eta bertso-eskolaren laguntzaz. Xalto Sariarekin txandakatu izan ohi da, bakoitza bi urtetik behin gauzatuz.

>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago

Mariano Izeta Sariketa