Sariketak eta bertsopaper lehiaketak

Hainbat dira lurralde ezberdinetan Bertsozale Elkarteak tokian tokiko eragileekin antolatzen dituen sariketak: Bertsolari Gazteen BBK Sariketa Bizkaian; Hernandorena Saria Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan; Bertxoko Sariketa Araban; Bertsokabi Nafarroan...

Bertsolari gazteenei jendaurrean bertsotan egiteko plazak eskaintzea eta egiten diren inguruetan bertsozaletasuna sustatzea dituzte helburu sariketek, oro har.

Urteek aurrera egin ahala, sariketa batzuk desagertu eta beste batzuk sortu dira tokian tokiko eta garaian garaiko premiei kasu eginez.

Sariketak