Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Ekaitz Astiz Martinez

(Iraizotz, Ultzama 1988) 1988. urtean jaio zen Ultzamako bertsolaria, Iraizotzen. Larraintzarko ikastetxean hasi zen bertsotan, 10 urterekin. Gero hiru urtez aritu zen Iruñeko Alde Zaharreko bertso eskolan, Estitxu Arozena gidari. 2008-2011 artean Donostiako Ibaetako unibertso eskola deitu zenean aritu zen. Euskarazko rap talde batean, Goienetxe Anaiak taldean, parte hartzen du 2008tik. Ingeniaritza informatikoa ikasi zuen, eta horretan egiten du lan, aplikazioen garapenetan. Nafarroako eskola arteko txapelketan aritu zen, eta 2008an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Ordutik, beste bost alditan parte hartu du, 2017koa barne. Mariano Izeta eta Xalto sariketan ere aritutakoa da.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irurita, martxoak 4

Saats Karasatorre Martinez, Ekaitz Astiz Martinez 10eko txikia
Berrogei urte inguruko bi lagun zarete. Gaztetan zuen herriko gaztetxean ibili zineten buru belarri ekimen desberdinak antolatzen. Gaur topo egin eta egungo gazteriari buruz mintzatu zarete. Zuk Saats ikuspegi baikorra duzu. Ekaitzek kritikoagoa.