Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Xabier Maia nagusitu da Uharteko azken final-laurdenean, eta osatu dira txapelketako finalaurrekoak

2017/03/05
Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Elizondoko bertsolariak. Behin final-laurdenak bukatuta, osatu da txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 180 bertsozale baino gehiago bildu dira Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, azken final-laurdena jarraitzeko.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena, aretoa bete duten 180 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira Sarai Robles, Irati Majuelo, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo, Xabier Maia eta Ander Fuentes 'Itturri'. Uharteko gaztetxoen bertso eskolako ikasleen agurrak eman dio hasiera saioari. Maider Ansa aritu da gai-jartzaile lanetan.

Saio puntugarriaren ostean, Xabier Maiak eskuratu du puntu gehien, 308,5, eta horrenbestez, martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Fernandez, Ander Fuentes 'Itturri', Irati Majuelo, Sarai Robles eta Oskar Sanz de Acedo.

 

Honela geratu da Uharteko saioko puntuazioa:

Xabier Maia
Eneko Fernandez
Ander Fuentes 'Itturri'
Irati Majuelo
Sarai Robles
Oskar Sanz de Acedo

308,5
298,5
290,5
268
266,5
255,5

 

Horrenbestez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Final-laurden bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo hamahiru bertsolariak gehitu zaizkio. Hauek dira sailkatuak:

Julio Soto 343.5

Xabier Terreros 321.5

Aimar Karrika 344.5

Julen Zelaieta 306

Xabier Maia 308,5

Eneko Lazkoz 344

Iñigo Olaetxea 307

Iker Gorosterrazu 300

Joanes Illarregi 299.5

Eneko Fernandez 298.5

Saioa Alkaiza 296.5

Ander Fuentes 'Itturri' 290.5

Kotte Plaza 290.5

Josu Sanjurjo 289

Patxi Castillo 288.5

Oier Lakuntza 288

Mikel Lasarte 284

Alazne Untxalo 280

 

Martxoaren 18an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera. Hauek izango dira finalaurrekoak.

 

Martxoak 18

Martxoak 19

Martxoak 26

BERA, Kultur Etxea, 17:30

ANTSOAIN, Antzokia, 17:30

AGOITZ, Kultur Etxea, 17:30

Julio Soto

Xabier Terreros

Aimar Karrika

Eneko Lazkoz

Xabier Maia

Julen Zelaieta.

       Iñigo Olaetxea

Iker Gorosterrazu

Joanes Illarregi

Ander Fuentes 'Itturri'

Saioa Alkaiza

Eneko Fernandez

Kotte Plaza

Josu Sanjurjo

Patxi Castillo

Alazne Untxalo

Mikel Lasarte

Oier Lakuntza

 

www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke saio guztietarako sarrerak. Berako sarrerak, gainera, Errekalde ostatuan erosi ahalko dira, eta Agoitzekoak Angiluerreka Elkartean. Saioen egunean bertan, gainera, zabalik izanen dira hiru aretoetako leihatilak, 16:00etatik aurrera.