Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Irurtzun, otsailak 8

Miel Mari Elosegi Irurtia "Luze", Julen Zelaieta Iriarte 8ko txikia

Zu "Luze", bikotekidearekin joan zara asteburu pasa aitaren etxera. Julen aitak, beste logela bat prestatu du zure bikotekidearentzat.

Julio Soto Ezkurdia, Julen Zelaieta Iriarte 10eko txikia

Europan zehar lanean zabiltzaten bi kamioi gidari zarete. Zu Julio, zure etxea faltan botatzen hasi zara. Zu Julen gustura zaude.

Julen Zelaieta Iriarte Bakarka, gaia emanda

Biluzik zaude ispilu aurrean. Irribarrea atera zaizu.

Lesaka, martxoak 8

Xabier Terreros Gartzia "Terre", Julen Zelaieta Iriarte 8ko nagusia

Xabier eta Julenek beraien aitatxi-amatxien urrezko ezteiak ospatzen dituzte gaur. Oraindik sekula ez dituzte elkarrekin haserre eta eztabaidan ikusi.

Julen Zelaieta Iriarte, Aimar Karrika Iribarren 8ko txikia

Bikote heldua dira. Beraien herriko mendietan elurra zegoela ikusita, aspaldi egiten zuten bezala, plastiko bat hartu eta joatea pentsatu dute. Iritsi orduko Julen plastiko gainean eseri da; Aimar ez da ausartzen.

Julen Zelaieta Iriarte Puntuari erantzunak

Gaur sare sozialetan / agertzen da dena
Protesta egiteko / erabiltzen dira

Julen Zelaieta Iriarte Bakarka, gaia emanda

Iraganeko argazkia begiratu duzu. Harro sentitu zara.

Elizondo, martxoak 28

Ander Fuentes Mujika "Itturri", Julen Zelaieta Iriarte 8ko nagusia

Zuen haurrari bere jaiotza eguneko argazkiak eramateko eskatu diote eskolan. Oraindik ez diozue adoptatua denik erran.