Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Berriozar eta Lesakako bertsoaldiak eta bertsolarien iritziak sarean ikusgai

2015/03/11
Martxoaren 7an eta 8an jokatutako finalaurrekoetako bertsoaldiak sarean ikus daitezke www.bertsoa.com atariaren bitartez. Gainera, bi saioetan kantatu zuten bertsolarien hitzak eta iritziak ere jaso dira.

Larunbatean, martxoaren 7an Berriozarren jokatu zen lehen finalaurrekoa. Fernando Anbustegiren gidaritzapean, kantuan izan ziren Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Alazne Untxalo, Eneko Fernandez, Sarai Robles eta Jon Barberena. Saioko bertsoaldiak eta bertsolarien hitzak hemen aurkitu daitezke.

Iganean berriz, martxoaren 8an Lesakan jokatu zen bigarren finalaurrekoa. Alaitz Rekondok jarri zituen gaiak eta kantuan honako seikotea aritu zen: Xabier Terreros, Amaia Elizagoien, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Kotte Plaza eta Ander Fuentes "Itturri". Bertsoaldiak eta protagonisten iritziak hemen ikus daitezke.