Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Ostiralean Leitzan izango dira Bardoak

2016/02/24
Pasa den astean Barañainen jokatutako saioaren ostean bigarren faseak Leitzan segida izanen du, herriko "Atekaberts" eta Lesakako "Unibertsolariak" taldeekin.

Saioa otsailaren 26an jokatuko da Leitzako Atekabeltz gaztetxean, 22:00etatik aurrera. “Atekaberts” taldetik Migel Mari Elosegi “Luze”, Joanes Illarregi eta Xabat Ilarregi bertsolari gazteak ariko dira kantuan eta talde lesakarran berriz, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Jon Silveira eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe”.

Puntu irabazlea eskuratzen duenak finalera sailkatzeko pausu erdi bat emango du, baina beti ere martxoaren 4an Igantzin eginen den itzuliko bertso-saioan erabakiko da bi talde hauetatik zein ariko den Etxarri-Aranazko finalean.

Asteburu honetan saio bakarra eskainiko bada ere, datorren asteburuan Bardoek jarraipena izango dute, erabakigarriak izango diren lau saioekin. Iruñean, Igantzin, Etxarri-Aranatzen eta Beran izango dira hitzorduak.

Bardoak 2016
  • Urtarrilak 22 - Martxoak 19

  • 16 talde

  • 121 parte-hartzaile

  • 71 bertsolari

  • 23 saio