Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Lanak

Taldeko lana da Bardoak ekimenaren oinarria eta bertsolariek egin beharreko lana ere hala izanen da.
Ariketak multzoka daude banatuta, multzo bakoitzean taldeko bertsolari guztiek abestu beharko dute.


LEHENENGO FASEA

Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria da)

Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
Hamarreko txikian binaka ofizioka hiruna bertso

Gaia eta oinak emanda habanera doinuan bertso bana
Objektu bati bertso bana
Azkena izango ez den puntua emanda bertso bana

Koplak (launa kopla osatu arte)
Zortziko txikian hiru punturi erantzun
Gaia emanda bi bertso osatu

Puntukako saioa taldekideen artean (6 bertso osatu arte)

Bukaerako agurra, banaka (ez da puntuagarria)


BIGARREN FASEA

Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria da)

Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
Iparragire doinuan binaka ofizioka hiruna bertso

Egoera emanda "Juana Bixenta" doinuan taldekideen artean hiru bertso osatu
Zortzi puntuko hamaseiko berdinean gaia emanda ofizioka, taldeko bi kideren artean bi bertso osatu

Egoera emanda ofizioka galdera-erantzunak

Koplak (launa kopla osatu arte)
Zortziko txikian hiru punturi erantzun
Gaia emanda bi bertso osatu

Puntukako saioa taldekideen artean (6 bertso osatu arte)

Bukaerako agurra, banaka (ez da puntuagarria)

 

 

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio