Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Salgai dira Bardoen finalerako sarrerak

2014/03/28
Apirilaren 12an Leskako frontoian Bardoak taldekako txapelketako finala jokatuko da. Bertan bigarren fasetik sailkatuko diren hiru talde arituko dira, bederatzi bertsolari. Finalaren ostean, triki-poteoa eta Bardoen amaierako afaria izanen dira Linddurrenborda sagardotegian. Finalerako zein afarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Lehiaz harago, azken bi hilabetetan Nafarroan barna egin den Bardoak taldekako ekimenaren amaierako festa izan nahi du apiriralen 12ko Lesakako finalak. Horietan hiru talde arituko dira, bederatzi bertsolari.

Bardoak 2012ko finala, Leitza

Finalerako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean. Finalerako sarrerak 10 euro balio du Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, langabetuentzat eta 16 urtetik beherakoentzat, eta 15 euro gainerakoentzat.

Finala amaituta, Bardoen amaierako afaria eginen da Lesakako Linddurrenborda sagardotegian. Afarirako txartelak ere salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.

Afarirako zein finalerako sarrera kopurua mugatua da.

Horrez gain, finalerako sarrerak (afarikoak ez) Nafarroako hainbat herritan erosten ahal dira: Lesaka, Bera, Leitza, Lekunberri, Etxarri-Aranatz, Elizondo eta Iruñean.

Langabetu txartelarekin bere sarrera erosi nahi dutenek salmenta gune horietan egin beharko dute haien txartela aurkeztuta, internetez ezin baita langabetuentxako sarrerarik erosi.

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio