Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Ostiralera aurreratu dute Bardoetako Igantziko saioa

2014/03/24
Hasiera batean hilaren 29an, larunbatean izanen zela iragarri bazen ere, azkenean ostiralean izanen da Igantzin eginen den Bardoetako saioa. Gainerakoan ez da aldaketarik izan, bertso-afaria izanen da, Lepatanatuek 2 eta Zortziko haundiena taldeekin. Afarirako txartelak jadanik salgai daude.

Ostiralean, hilaren 28an izanen da Lesakako Zortziko haundiena eta Baztango Lepatanatuek 2 taldeen saioa. Egun batez aurreratu da saioa, baina gainerakoan ez da aldaketarik: Igantziko Biltoki elkartean eginen da bertso-afaria, gaueko 21etan hasita. Horren ostean, bi taldeon saioa izanen da

Txartelak Igantziko La Villa ostatuan eta Lesakako Arrano ostatuan daude salgai, 15 eurotan. Horrez gain, bertso-afarirako txartelak bortzibertso@gmail.com helbide elektronikoan erreserbatzen ahal dira.

Igantzikoa ez da asteburuan Bardoek izanen duten saio bakarra, beste hiru saio jokatuko dira: ostiralean bertan Iruñean, larunbatean ere Iruñean eta igandean Leitzan.

Saio horiekin amaituko da Bardoak taldekako txapelketako bigarren fasea eta erabakiko da apirilaren 12an Lesakako finalean zein hiru taldek hartuko duten parte.

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio