Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Elizondora ailegatuko dira Bardoak ostiralean

2014/03/12
Pasa den astean Iturenen jokatutakoaren ostean, Bardoak taldekako ekimeneko bigarren saioa izanen da ostiralean Elizondon, herriko Lepanatatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeekin.

Elizondoko saioa Intza ostatuan izanen da, 20:30etatik aurrera. Bertso-merendua denez, saioarekin batera mokaduren bat hartzeko aukera izanen dute bertaratzen direnak.

Elizondoko Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeak arituko dira kantuan, bakoitza hiru bertsolarirekin. Bi taldeok  hilaren 29an jokatuko dute bueltako saioa, Igantzin

Bigarren faseko saio guztietan bezala, hainbat ariketa berri egin beharko dituzte taldeek. Honako lana da  bigarren faseko saioetanegin beharko dutena:

Hasierako agurra, taldeka 

Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
Iparragire doinuan binaka ofizioka hiruna bertso

Egoera emanda "Juana Bixenta" doinuan taldekideen artean hiru bertso osatu
Zortzi puntuko hamaseiko berdinean gaia emanda ofizioka, taldeko bi kideren artean bi bertso osatu

Egoera emanda ofizioka galdera-erantzunak

Koplak (launa kopla osatu arte)
Zortziko txikian hiru punturi erantzun
Gaia emanda bi bertso osatu

Bukaerako agurra, banaka 

 

Bardoen bigarren faseko azken lau saioak martxoko azken asteburuan jokatuko dira, Igantzi, Leitza eta Iruñean bi.

 

Martxoak 14, ostirala

Elizondoko Intza ostatuan, 20:30ean, bertso-merendua

Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Xabi Maia, Kotte Plaza, Oier Amiano, Jon Barberena) – Zortziko Haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez)

 

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio