Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bardoak ikusgai Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en

2014/02/25
Nafarroako Bardoak taldekako ekimenari eta aldi berean Araban egiten ari diren Kuadrilla artekoari tarte zabala eskaini die Hitzetik Hortzera telebista saioak. Bertsoa.com interneteko atarian ere ikusten ahal dira saioetako bideoak.

Hitzetik Hortzera telebista saioak Bardoak ekimenari eskaini zien programa hemen dago ikusgai. Nafarroako eta Arabako ekimenek dituzten ezaugarri nagusiak aztertu dituzte eta Txantrean izan ziren saioko irudiak eta bertsoak bildu.

Horrez gain, Bertsoa.com intereneteko atariak atal berezia sortu du eta han Bardoetako saioetako bertsoaldietako bideoak daude ikusgai. Atal hori etengabe eguneratzen du Bertsoa.com-ek.

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio