Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

Zabalik da Nafarroako Bertsolari Txapelketan izen-ematea

2016/10/11
Urriaren 16ra arte dago zabalik Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea. Txapelketa 2017ko hasieran jokatuko da baina aurrez lehen aldiz parte hartzen dutenekin kanporaketa saio bat egingo da.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako talde antolatzailea aspaldian ari da lanean 2017ko Txapelketako antolaketan. Txapelketa 2017ko otsailean abiatuko da eta apirilean amaituko. Hori baino lehen, aurten kanporaketa saio bat jokatuko da Txapelketan lehen aldiz parte hartzen dutenekin.

Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da jadanik. Urriaren 16an amaituko da izena emateko epea.

Izen-ematea bi modutara egin daiteke:

  • nafarroakotxapelketa@bertsozale.eus helbide elektronikora idatziz.
  • 948143747 telefonora deituz.

Elizondon jokatu zen txapelketako azken finala.