Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

Urteroko batzarra egin du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2017/02/10
30 bat bazkidek hartu dute parte elkartearen ohiko batzarrean. 2017rako egitasmoak eta aurrekontua onartu dituzte.

Urteroko ohiko batzarra egin zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak pasa den larunbatean, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Elkarteko 30 bazkide inguru bildu ziren biltzarrean. Bertan, iragan urteko egitasmo nagusiak eta aurrekontua errepasatu, eta 2017rako plangintza eta aurrekontua onartu zuten bazkideek. Era berean, zuzendaritzarako proposamena berretsi zuten: Alaitz Rekondok jarraituko du Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izaten.

Hastear den Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkezteko baliatu zuten gainera batzarra, bildutakoen artean informazio eta ohar nagusiak emanez.