Nafarroa

Bertso ekitaldiz beterik datoz aurtengo sanferminak

2016/07/01
Ohi bezala, Iruñeko sanferminek festaz blaituko dute hiria uztailaren 6tik eta hortik aurrera ez da aspertzeko betarik izango. Festa egitarauaren barruan bertsolaritzak toki nabarmena izango du aurten, uztailaren 7tik 13ra bertso ekitaldiak izango dira egunero, egitarau ofizialaren barruan zein bestelako erakundeek antolatutakoan.

 

Anitza izango da bertsozaleek Iruñeko sanferminetarako duten eskaintza: bertso musikatuak, jaialdiak, bertso balkoia, bertso bermuta… Hortaz, aitzakiarik ez da izango sanferminetan ere bertsolaritzarekin disfrutatzeko.

 

Egitaraua

 

Uztailak 7, osteguna, Sarasate plazan 19:00etan

Ez da kasualitatea bertso saio musikatua

Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Oihana Bartra eta Nerea Elustondo

Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi

Aurkezlea: Ainhoa Aranburu

Antolatzailea: Iruñeko Udala

 

Uztailak 8, ostirala, Takoneran Oinez gunean 20:30ean

Bertso-saioa à Bertsolariak: Sarai Robles, Sahats Karasatorre, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo

Aurkezlea: Aitor Elexpuru

Antolatzailea: Nafarroako Ikastolen Elkartea

 

Uztailak 9, larunbata, San Frantzisko plazan 18:00etan

Hor konpon Marianton haurrentzako emanaldia

Bertsolariak: Oskar Estanga eta Itsaso Paya.

Antolatzailea: Herri Sanferminak

 

Uztailak 10, igandea, Baratxurien plazan 13:30ean

Bertso-bermuta

Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles

Antolatzailea: Herri Sanferminak

 

Uztailak 11, astelehena, La Unica peñan 13:30ean

Bertso-balkoia

Bertsolariak: Jon Maia, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita

Antolatzailea: La Unica peña

 

Uztailak 12, asteartea, Sarasate plazan 19:00etan

Bertso-jaialdia à Bertsolariak: Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes “Itturri” eta Maialen Lujanbio

Aurkezlea: Alaitz Rekondo

Antolatzailea: Iruñeko Udala

 

Uztailak 13, asteazkena, San Jose plazan 19:00etan.

Bat-batean bertso musikatuak

Bertsolariak: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo

Antolatzailea: Herri Sanferminak

 

Iruñeaz gain, Lesakan ere sanferminak ospatuko dituzte eta hango festetan ere izango da aukera bertsolarien jarduna entzuteko.

 

Uztailak 7, osteguna, Plaza zaharrean 19:00etan

Bertso-jaialdia

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Iban Garro Aurkezlea: Eneko Fernandez

Antolatzailea: Bortzirietako Bertso Eskola