Lanku Kultur Zerbitzuak

Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen dituen enpresa da Lanku.

Lanku

Kultur enpresa izaki, une oro, bertsolaritza sustatzen laguntzeaz gain, pixkanaka kultur esparruan zabaltzen joan eta bide horri jarraipena ematea da Lankuren helburua. Izan ere, hamar urteko ibilbideak emandako eskarmentuan oinarritzen du bere lana, bezeroarekiko gertutasunean, seriotasunean eta kalitatean.

Horrela, esperientzia aberats hau, kultur esparruan dabiltzan beste elkarte eta erakundeei ere eskaini nahi die hainbat alor eta eremutan (produkzio-lanak, kudeaketa, diseinua, marketina eta komunikazioa).

Izan ere Lankuk, enpresa bat den neurrian, kudeaketa arduratsua, gardena eta profesionala darama bere egunerokoan: kontabilitatean, fiskalitatean, kontratazioetan, aurrekontuen eta urteko kontuen aurkezpenean...

Era berean, azpimarragarria da sektorearen erregularizazioan Lankuk egiten duen ekarpena, segurtasuna eta bermea eskaintzen baitie bertsolariei, artistei, zein antolatzaileei, euren lan baldintzak erregulatuz: kontratua, nomina, gizarte segurantza... Lankurekin kontratatzen duenak, badaki bertsolari zein artista guztiak kontratuarekin eta gizarte segurantzarekin daudela. Eta horrek segurtasuna eta bermea ematen du, bai emanaldiak ondo joango direlako, baita administrazio aldetik gauzak ondo egiten direlako ere.

Lankuren webgunean: www.lanku.eus