Hitzetik Hortzera

Bertsolaritza ardatz duen telebista saioa.

EITBren eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen artean osatutako telebista-programa da Hitzetik Hortzera. Ibilbide luzea egin du; 1989-1990 bitartean egin zuen lehen denboraldia eta etenen bat izan badu ere, gaur arte izan du jarraipena.

Igandero eskaintzen da ETB1en, larunbatetan ere izan du tokia, eta Interneten EITB Nahieran atarian ikus daiteke. Ordubeteko saioak plazako bertsoaldi onenak hurbiltzen ditu hainbat eta hainbat bertsozaleren etxeetara. 

Hitzetik Hortzera 2016-2017

 

2023-2024 denboraldia

Hogeita hamalaugarren denboraldia du Hitzetik Hortzerak 2023-2024koa.

Bertsozale Elkarteak ekoizten du programa EITBrekin elkarlanean. Gaizka Azkarateren gidaritzapean, Mirari Martiarena da gidoilari eta aurkezlea.

Mirari Martiarena